XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nukleoa osatzen dute hizkuntza kontzienteki erabiltzen dutenek, hau da: bertako hizkuntzan motibapen arrazionala eta erabilera soziala uztartzen dutenek.

Periferian, ostera, atxekimendu pertsonalarik gabeko hizkuntza erabiltzen dutenak kokatzen dira.

Hauek komunitatearen barnean mantentzeko hizkuntzaren erabilera soziala behar da segurtatu, beste gauzen artean inplementaziozko legeen bidez.

Baina, helburua da gero eta hiztun gehiago nukleora erakartzea, eta hori da kontzientziaren (kualitatearen) betebeharra.

G.: Joan gaitezen Arrasatera. Arrasaten hori planteatzen denean Arrasate Euskaldun Dezagun bezalako talde batek euskaldunak biltzen ditu, motibatzen ditu, erabilpena bultzatzen du, baina hortik kanpo gelditzen da erdaldunen multzoa.

Nola eragiten du AEDk esate baterako erdal hiztunen mailan? Ez du horrek areagotzen komunitateen haustura?.

J.M.S.C.: Bere tokian eta bere lekuan jarri behar dugun gauza zera da: euskaldunok nagusia den egoerarekiko dugun haustura eta diskriminazioa.

Hau da, dominante den egoerarekin beti kanpoan eta diskriminaturik geratu direnak leku guztietan euskaldunak izan dira.

Hala eta guztiz ere uste dut eman behar dugun jauzi kualitatibo horren elementu edo klabe bat tolerantziaren printzipioa dela.

Ez dugu nahi, eta esan dut liburuan ere, guretzat nahi ez duguna ez diegu besteei egin behar.

Zer esan nahi dut horrekin? Horrekin esan nahi dut eskubide osoa dugula gure bizitza pertsonal eta, sozialean oreka lortzeko.

Baina oreka lortzeko erabiliko ditugun tresna eta bideak orekatzaileak izan behar dute.

AEDn eta antzeko taldeetan, nik dakidanez behintzat, kontutan hartzen da.

Teoria hau ondo ulertzen badugu, konturatuko gara hizkuntza ez dela inolako tresna diskriminatzailea, integratzailea baizik.

Euskara izango da etorkinak integratzeko erabiliko dugun biderik egokiena.

Bestalde, teoria hau ondo ulertzen badugu, konturatuko gara hizkuntza ez dela inolako tresna diskriminatzailea, integratzailea baizik.

Euskara izango da etorkinak integratzeko erabiliko dugun biderik egokiena.

Badakigu etorkinak (edo bertako desnatibizatuak) ez direla egun batetik bestera euskaldunduko.

Baina guri interesatzen zaiguna martxaren norabidea da eta ikuspegi hortatik ematen diogu duen balioa motibapen-mailan gelditzen den aldaketari.

Motibapen negatibo batetik motibapen positibo batera pasatzeak adierazten du multzo honek egiten duen integrazio-ahalegina, bere euskararen biabilitatearen aldeko apustua.

Eta hala jokatzen duen edozeinek merezi du errekonozimendu sozial osoa.

Guk sortzen ditugu baldintzak bereziki haurrentzat, sortzen ari diren haurrentzat, horiek izango dira gure jomuga edozein herri euskalduntzeko prozesuan: haurra edo hobe esateko momentu horretan jaio den haurra.